Sony Ericsson W830

29 09 2006

Sony Ericsson W830Sony Ericsson-ek W830-a aurkeztu du, orain arteko W850-aren ordezkoa. Aldaketa bakarra dago, orain EDGE konexio teknologia ere onartzen du mugikorrak.

MP3, AAC eta eAAC+ fitxategiak erreproduzitzeko gai da eta PlayNow 3.0 dendan (Sony-ren musikarako denda) musika erosteko aukera ere eskaintzen du. TrackID teknologia ere badauka: edozein musikaren segundu batzuk grabatu eta Gracenote erabiliz kantuak identifikatzen dira.

Flash Lite, FM irratia, 2 Megapixel-etako argazki kamera, 2 pulgadatako pantaila etab. dira beste ezaugarri batzu. Benetan mugikor ederra!!!

Iturria | Xataka





Sigma Rotino, munduko arratoi txikiena

29 09 2006

Sigma Rotino.Munduko DMB-dun telefono txikienaren ondoren, laserdun arratoi txikiena iritsi da. Gaurkoak txikienen eguna dirudi!!!

Sigma etxeak kaleratu du Rotino deituriko USB arratoi hau. 40 gramoko pisua du eta 30 x 70 x 20 mm besterik eztu neurtzen. Gainera bere sentsibilitatea aldatzeko aukera dauka, 1.000 dpi-tik 2.000 dpi-ra, erabili behar dugun gainazalaren arabera. Momentuz gorria, beltza, txuria eta urdina dira eskaintzen diren koloreak. Salneurria aldiz ¥2,980 (24 € inguru).

Iturria | Engadget





Samsung IP-830w-aren hasierako ikuspegia

29 09 2006

IP-830w aurretikMobility Today webguneak, AEB-ko Sprint telefonia konpainiak kaleratu duen Samsung IP-830w -aren hasierako ikuspegia publikatu du. Windows Mobile 5.0 erabiltzen duen ‘Smartphone’ dotore eta handiegi bat da.

Ezaugarriak:

  • Intel PXA 272, 520MHz
  • 128MB-eko ROM-a
  • 64MB-eko RAM-a
  • 320x x 240 pixeletako pantaila ukigarria
  • QWERTY teklatua
  • SD txartelentzako sarrera
  • GSM/GPRS, CDMA, EVDO…

 Argazki gehiago ikusteko, jarraitu irakurtzen…

Iturria | Gizmología

Read the rest of this entry »





Samsung SCH-B510, DMB mugikor mehena

29 09 2006

Mugikor mehe bat nahi zenuen? Ba Samsung-ek aurkeztu du munduko DMB-dun (telebista digitala) mugikor mehena: 8,4 milimetro besterik ez!

 Samsgung SCH-B510

Ezaugarriak:

  • Pisua: 72 gramo
  • DMB (lurreko telebista digitala) sintonizagailua
  • 2 Megapixel-etako argazki kamara
  • Mugimendu antzemalea (pelikula bat dirudi honek)
  • MP3 erreproduktorea
  • microSD txartelak sartzeko aukera
  • Microsoft-en fitxategien ikuskatzailea

Iturria | Gizmodo





Kreditu txartelen tamainako USB memoria

29 09 2006

USB Flash txartela. The Red Ferret Journal. Brando.Brandok kreditu txartelen tamaina berbereko USB memoria eskaintzen digu, edozeinen potsikoan arazorik gabe eramateko modukoa.

Memoriari dagokionez, gehienez 1 GB-ko txartelak daude momentuz eta 39 dolarretan dago salgai. Ezaugarriak:

  • Neurriak: 8.5×5.4×0.4cm 
  • Pisua: 13 gramo
  • Plug & Play (hau da, ez du kontrolagailurik behar)
  • LED -a
  • 1 GB-ko memoria

Iturria | The Red Ferret Journal





Sony Ericsson K320i

28 09 2006

Sony Ericsson K320iLehen aipatu dugun MWB-100 ordulariarekin batera, mugikor berri bat aurkeztu du Sony Ericsson-ek. Mugikor merkeen barnean sartu dezakegu modelo berri hau.

Bluetooth teknologia dakar, baita VGA argazki kamara ere (4x zoom-arekin). Musika eta bideo erreproduktorea, Java, 1.8”-ko pantaila (128×160 pixel), 15MB-ko barne memoria, HTML nabigatzailea, posta elektronikoa (POP3, IMAP Idle) etab. dauzka.

Iturria | Online





Sony Ericsson-en Bluetooth ordularia

28 09 2006

MBW-100Gaur aurkeztu du Sony Ericsson-ek MBW-100 ordularia. Mugikorraren zenbait funtzio maneiatzeko balio du, eta dena Bluetooth bidez.

Ordulari hau 300 eurotan jarriko da salgai eta ordularigintzako Fossil etxe famatuarekin batera kaleratu du Sony Ericsson-ek. Itxura eta kalitate honeko ordularia. OLED pantailarekin nork deitu digun, mezu berririk dugun etab. jakiteko aukera izango dugu. Botoi ezberdinak erabiliz, deiak ezeztatu, bolumena aldatu, kantak aurreratu, kotxe fantastikoari deitu, etab. egin ahal izango dugu.

Iturria | Xataka





Kodak EasyShare 350, Bluetooth inprimagailua mugikorrentzat

28 09 2006

‘Photokina 2006′-ren barnean Kodak etxeak inprimagailu berri bat aurkeztu du. Gaur egun modan dagoen Bluetooth teknologia erabiliz ,mugikorreko argazkiak inprimatzeko aukera eskaintzen duen inprimigailua da Kodak EasyShare 350-a.

Kodak EasyShare 350

Bluetooth konexioaz gain Picturebridge konexioa eskaintzen du (USB konexioa baina ordenagailurik gabe zuzenean argazki makina konektatzeko). Aipatu beharrekoa argazkiak gehienez 10×15 tamainan inprimitu ahal izango direla.

Egia esan ez dakit merezi duen horrelako inprimagailu batek, agian oporretara eramateko!

 Iturria | LetsGoDigital





Zune, 250 dolarretan urrian

28 09 2006

Zune erreproduktoreaMicrosoft etxeak nahiko zabalduta zegoen informazioa baieztatu du: Zune erreproduktoreak 249.99 dolar balioko du eta urriaren 14an kaleratuko da (AEB-etan behintzat). Salneurri hori 30 GB-tako erreproduktorearentzako ezarri dutena da, Apple etxearen iPod famatuaren tamaina berbereko bertsioa baino 99 zentimo galestiagoa.

Kantuak aldiz ‘Microsoft puntuak’ erabiliz erZune logoaosi beharko dira: 79 puntu beharko dira (dolar batekin 80 puntu erosi ahal izango dira). Ikusiko dugu iPod-ari aurka egiteko gai izango den edo ez.

Iturria | Gizmodo





Sony Vaio C-Series berria.

27 09 2006

Sony etxeak bere ordenagailu eramangarrien Vaio berriak aurkeztu ditu. C-Series deiturikoak. Intel etxearen Core 2 Duo PUZ Sony Vaio C-Series-a aukeratu dute konputagailurako. Gainontzeko osagaiak ere ez dira nola-nahikoak, Windows Vista eta Windows Vista Premium ziurtagiria lortu baitute ordenagailu eramangarri hauek.

Berezitasun bezala kolorea izango genuke, ainbat aukera izango bait dira erosteko garaian, eta ez kanpotik bakarrik!

Iturria |  Xataka

Read the rest of this entry »