Intel-en OLPC ordenagailuak

25 10 2006

OLPC proiektua herrialde txiroei ordenagailuak eta teknologia berriak eramatean datza. Horrela, ordenagailuak 100$-etan saltzen dituzte, baina AMD eta Linux erabilita.

Intel kanpoan geratu zenez eta ikusita merkatu haundi bat dagoela hor, bere OLPC ordenagailuak aurkeztu ditu. Solidaritatea zirudiena merkatuaren gerra bat bilakatu dute.

Intel ClassmatePC

AffordablePC eta ClassmatePC (eramangarria) konputagailuak aurkeztu dituzte Argentinan.

Bada arazotxo bat ordea: AffordablePC deritzona ireki eta aktualizatu ezin den kaxa bat da, Intel PUZ-a eta Windows XP dituena!!! Dena 300$-en truke.

Iturria | The Inquirer ES

Read the rest of this entry »





ATI RS960, Intel-en G965a baino azkarragoa

25 10 2006

ATI-k (gogoratu AMD-k erosi duela) bere RS960 modeloarekin integratutako chipset grafikoak berrituko ditu, gainera Intel G965aren kaleratzearekin batera gertatuko da.

Aipatu, RS960-a G965-a baino askoz azkarragoa izateaz gain, Prey eta Oblion bezalako jokuak mugitzeko gai izango dela.

Iturria | The Inquirer ES





940GB-ko Hitachi diskoak

25 10 2006

Hitachi SVOD

Hitachi etxeak SVOD (Stacked Volumetric Optical Discs) deituriko diskoak aurkeztu ditu. Oso meheak diren 9.4GB-ko DVD kapak erabiliz sortzen da horrelako disko bat. 100 kapa erabilita 940GB lortu dituzte eta lodiera oraingo DVD arrunt baten berdina gainera!2007 urte bukaera aldera kaleratzeko asmoa dute. Salneurria 340$ inguru. Ez dago gaizki 940GB edukitzearen truke.

Iturria | Gizmologia





Autoan bizikleta eramateko, Flex-Fit

23 10 2006

Opel Antara Flex-FitOpel Antara izango da bizikletak eramateko gadget hau ekarriko duen lehenengo ibilgailua, eta egia esan bazen garaia!!! Flex-Fit -ari esker, ez dago bizikletentzako ‘baka’ beti jarri eta kendu ibili beharrik!

Abantaila ugari ditu beraz: beti jarri eta kendu ibili beharrik eza, toki gutxiago behar du, aerodinamikoki ere egokiagoa da auto gaiñeko edozein baino eta gainera kanpoalden egon beharreko matrikula ere berak dakar!!!

Ikusten duzuenez erosotasun aldetik behintzat oso ongi prestatua dago Flex-Fit hau!

 Iturria | Xataka





Toshibaren SED pantailak

20 10 2006

Toshiba SED

Thosiba-k 55”-ko SED pantailak ekoitziko ditu. SED teknologia erabiltzen duen lehendabiziko telebista pantaila izango da eta 2007an kaleratuko da japonian proba bezala.Plasma teknologia erabiltzen duten telebisten erdia kontsumitzen du eta LCD teknologiak baino gutxiago. CRT motako telebisten biziraupen berdintsua du eta 50000:1 da lortzen den kontrastea. Gainera erantzun denbora 1ms!!!

Ea noiz kaleratzen dituzten hemen. Hori bai, hasiera batean ikusi egin behar salneurria zein den!

Iturria | Xataka





Sixaxis, PS3-aren agintea

20 10 2006

Sony Sixaxis

Sony-k Sixaxis edo amanita paloides izena jarri dio PS3-aren aginteari (‘mandoa’). 33,5 eurotan jarriko da salgai japonian azaroaren 11an.Erabiltzeko bi aukera daude: hari-gabe (30 orduko autonomia du) edo USB konexio bidez.

Iturria | Vidaextra





Wibree, Bluetooth-aren ordezkoa

19 10 2006

Wibreeonturatuko zineten bezala Bluetooth-a aktibatu ezkero, gailuen bateriak azkarrago agortzen dira. Hori ikusita, Nokia, Wibree izeneko teknologia garatzeko lanetan dabil (ez, ez du Wii kontsolarekin zerikusirik).

Wibree Bluetooth sistemaren ia berdina da, distantziak, abiadurak etab. mantenduaz, baina energia bidaltzen edo jasotzen ari den datuen araberakoa da. Bluetooth-ek energia kontsumoa konstante mantentzen du denbora guztian.

Teknologia hau datu kopuru gutxi behar direnerako dago pentsatuta ordea, ez musika eta fitxategi handiak bidaltzeko.

Iturria | Xataka





Sony Xplod berriak

19 10 2006

Sony-k berre autorako audio unitate berriak aurkeztu ditu, Xplod gamakoak alegia.

Lau unitate desberdin aurkeztu dira eta laurek dute aurrekaldean audio sarrera laguntzaile bat. Gaur egun MP3 gailuak konektatzeko erabiliko duena mundu guztiak.

Sony Xplod CDX-GT210

CDX-GT110 modeloa da arruntea, CD irakurgailuarekin dator. DX-GT210 aldiz MP3 eta WMA formatuak irakurtzeko gai den irakurgailuarekin dator. CDX-GT310 CD/MP3 gailua da eta satelite bidezko irrati seinaleak jasotzeko prestatuta dago, gainera anplifikagailu bat konektatzeko irteera bat dauka. CDX-GT510 modeloa da denetan maila altuenekoa eta honek, beste guztien ezaugarriez gain, Sony ATRAC3plus formatua irakurtzeko gaitasuna dauka.

 Iturria | Xataka





Philips iratzargailua

19 10 2006

Philips Wake-Up eguzki simulagailua2006 Simplicity Event ekitaldian Philips etxeak bizitza errazago eta erosoago egiteko asmoarekin hainbat produktu aurkeztu zituen.

Irudietan agertzen den iratzargailua da produktu berri hoietako bat. Iratzargailu hau ordea ez da orainarte ikusitakoak bezalakoa. Piskana argiaren intentsitatea handitzen joaten da, eguna argitzean eguzkiarekin gertatzen dena simulatu nahian. 30 minuturen buruan ohetik altxatzeko moduan izango gara, argiak lehenago ez bagaitu esnatu behintzat. Argiaren intentsitatea kontrolatzeko aukera ere badauka.

Momentuz Frantzian kaleratu dute eta 2007an espero da mundu guztian zabaltzea.

Ekitaldian Philps-ek aurkeztu zituen beste produktuak ikusteko egin klik hemen.





PlayStation3-aren urruneko agintea

19 10 2006

Badirudi irudietan ikusten duzuen hau izango dela PlayStation3-aren urruneko agintea. Esan dutenez ordea ez da kontsolarekin batera salduko eta gainera ez da aldi berean kaleratuko, hilabete beranduago baizik. Salneurria 25 euro.

PS3aren urruneko agintea

Irudian ikusten den bezala botoi asko izango ditu, agian gehiegi. Bere funtzio nagusia Blu-ray erreproduktorearen kontrola izango omen da, baina ikusita botoi kopurua funtzio gehiago dituela esango nuke. Funtzionamentua aldiz Bluetooth teknologia erabiliz egiten du.

Iturria | Engadget