Lordperci.com-en Fujitsu-Siemens -en Pocket Loox N100 PDA aztertu du. PDA diot, baina GPS-a ere esan nezake, biak batean bait da!
Windows CE 5.O Core Version da bere sistema eragilea, 2.8”-ko TFT pantaila du, 300 MHz-etako PUZ-a, SiRF star III gps txipa (punta-puntakoa, zehaztasun haundikoa), 64 MB RAM eta gainera 1 GB-ko micro SD-a dakar.
Gehiago jakin nahi izanez gero irakurri Lordperci (ingeleraz)


Hasi dira bai HD DVD eta BLUE RAY irakurgailuak daramazkiten konputagailuak agertzen. Oraingoan Samsung-en konputagailu eramangarri bat da, eta bai, HD DVD-a dakar! M55 modeloari gehitu diote HD DVD formatua.
Creative etxeak duela ia 4 hilabete kaleratu zuen bere mini musika erreproduktorea: ZEN V Plus. Lehen ordea 1, 2 eta 4 GB-tako memoria dun bertsioak bakarrik zeuden. Orain, 8 GB-tako bertsioa kaleratu dute, urdina-beltza kolore konbinaketarekin. 1,5”-ko OLED pantaila, FM irratia, WMA, MP3, JPG, IMA etab. erreproduzitzeko gai da. Bateriak 15 ordutan jarraian lan egiteko gaitasuna du, 43.5 gramo pisatzen ditu eta adi!!!: 429$ kostatzen da!!! Ai aamaaaaaaaaaa!!!! Nork esan du 30GB-ko ZUNE erreproduktorea galestia dela?? (250$)
W-CMDA eta GSM sareekin bateragarria den mugikorra aurkeztu du Sharp etxeak, hori bai, momentuz japoniarako bakarrik.
Azken iruzkinak