Atzo Sony Vaio VGC-LS1 modeloaz hitz egin nuen eta gaur aldiz bere anaia zaharra aipatuko dizuet: Sony VAIO L.
Ezaugarri hobeak ditu dena-batean-konputagailu honek: 2.16 GHz-etako Core 2 Duo T7400 PUZ
-a eta anaia gazteak ez bezala txartel grafiko dedikatu bat, NVIDIA GeForce GO 7600. Gainera telebista sintonizagailua eta Blu-ray irakurle eta grabagailua ditu. Hori bai, salneurria azaroaren 6tik aurrera (japonian bakarrik momentuz): 359,800¥ (3,000 euro inguru)! Tori Blu-ray ultra-izpia, pi pi pi piiii!!!!
Iturria | Engadget
Azken iruzkinak