Hacker errusiarrei 8 urteko kartzela zigorra

4 10 2006

Hiru hacker errusiarri 8 urteko kartzela zigorra ezarri diete zenbait apostu web-i extorsioa egitea leporatuta.

Balakovo herriko auzitegiak hacker bakoitzari ezarri dio 8 urteko kartzela zigorra. RIA Novosti agentziaren arabera, hiru erasotzaileek apostu webguneen aurkako ‘zerbitzu ukatze’ motako erasoak burutzen zituzten. Ondoren dirua eskatzen zieten bestela berriro erasoko zietela esanda.

Uste da extorsioei esker 4 milioi dolar lortu zutela erasotzaileek. Diotenez hacker-ek 54 eraso egin zituzten 30 naziotan. Erasotzaileak 2004 eta 2005 urteetan izan ziren detenituak errusian.

Iturria | The Inquirer ES





Logitech diNovo

4 10 2006

Logitech diNovo

Logitech etxeak, bere famari jarraituz teklatu moderno berri bat aurkeztu du: Logitech diNovo. Ordenagailu eramangarrien antzeko teklak ditu eta badirudi Windows Vista erabiltzeko diseinatu dutela, gainera hari-gabekoa da eta dock bat du!!! Bai dock bat duen teklatua, erabiltzen ez dugun bitartean birkargatzen egon dadin.Gaur egungo teklatu gehienek bezala funtzio berezietarako teklak ditu. Okerrena salneurria: 200$ !!!!

Iturria | Gizmología





Helio Hybrid 3G/WiFi

4 10 2006

Hybrid 3G/WiFi

Helio konpainiak Hybrid 3G/WiFi txartelaren berri eman du. Txartel honek 3G eta WiFi konexioak bateratzen ditu, horrela hotspot baten inguruan gaudenean WiFi konexioa erabili dezakegu eta bestela 3G, dena txartel berdinarekin.Telebista digitalerako sintonizagailu izatea bakarrik falta zaio!

Iturria | Engadget