D-Link.en WiFi/GSM mugikorra

5 10 2006

D-LinkD-Link etxearen mugikor bat da, eta ikusten duzuenez diseinu aldetik ezta Ferrari bat Skoda bat agian.

Baina itxurak bakarrik ez du egiten mugikorra eta honekin argi geratzen da hori: betiko GSM sareetara (hiru bandakoa da) konektatzeko gaitasunaz gain, WiFi sareeak erabiltzeko aukera du! Oraindik esan ez dutena WiFI b, g edo n motakoa den.

Okerrena, 600 $-etan salduko dela hasieran behintzat!

Iturria | Gizmologia





Nikon Coolpix S7C: 7,1 Megapixel eta WiFi

5 10 2006

Nikon Coolpix S7C

7,1 megapixeletako CCD sentsorea duen kamara da Nikon Coolpix S7C-a. ISO 1600 sentsibilitatea, irudi estabilizatzailea, 3”-tako pantaila izugarria, SD txartelentzako lekua eta 140 gramoko pisua ditu kamara honek.Orain arte aipatutakoa gutxi balitz, WiFi konexioa ere badu! Horrela ez dago zertan kableak erabili beharrik argazkiak pasatzeko. Ea bateriak ondo irauten duen. Salneurria?? Oraingoz inongo berririk ez!

Iturria | Gizmodo ES





USB hamsterra

5 10 2006

USB HamsterraUSB gailu bitxi asko daude eta hoietako bat honako hau: USB Hamsterra!!! Bai, USB bidez elikatzen den hamster digitala, bere gurpilean buelta eta buelta.

Hala ere USB hamster honek, normalean erabiltzen diren USB gailuetatik berezitasun bat du: ez du USB portua energia hartzeko bakarrik erabiltzen, baizik eta software berezi batekin gure tekleatzeko abiaduraren arabera bueltak eman arazten dio hamsterrari!!! Hamaika ikusteko jaioak omen gara!!!

Iturria | Engadget