Wii-ren produkzioa ondo doa

6 10 2006

Wii

Nintedo Wii kontsolaren produkzioa bide honetik doa, ez ordea Sony PlayStation 3-arena.UBS-k dioenez hasierako 6 milioi kontsolen aurreikuspena (urte amaierarako) gainditu egindo du Nintendo-k. Hirugarren hiruilabetean 2 milioi produzitu omen dituzte eta 7 edo 9 produzituko dituzten esperantzarekinn daude laugarren lauhilabeterako.

Beraz baliteke 11 milioi Wii are the champions egotea urtea amaitu aurretik! Datu ikaragarria Sony-ren 2,4 milioi PlayStation 3-rekin alderatuta. Gainera Sony-k produkzioaren dituen arazoak ikusita, datu hori ere haundiegia izango da agian. Kontutan izan saltzen hasten direnean 500.000 unitate bakarrik izatea espero dutela.

Iturria | The Inquirer ES





Hitachi HMR-1, CDak MP3-ra pasatzeko

6 10 2006

Hitachi HMR-1

Hitachi-k aurkeztu du musika erreproduktoreak erabiltzen dituztenentzako tresna hau, HMR-1.  Musika CDak MP3 formatura pasatzen ditu ordenagailuaren beharrik gabe eta SD txartel batean gordetzen ditu. Horrela, nahikoa da SD txartela nahi dugun musika erreproduktorean sartzea.Okerrena, momentuz japonian bakarrik salduko dela 170€-tan.

Iturria | GenerationMP3





Windows Vista pirateriaren aurka

6 10 2006

Windows Vista

Microsft-ek esan duenez Windows Vista-k pirateriaren aurkako sistema berri bat ekarriko du. Horrela, Windows-a instalatu eta 30 egunetara ez bada aktibatu, sistema blokeatuko da. Beraz Windows originala ez duenak ezingo du ia ezer egin. Ia??? Bai, ia, zeren Microsoft-ek erabaki duenez Internet Explorer ordubetez erabili ahal izango dugu (Windows-a Internet bidez erosteko nahikoa denbora dela diote beraiek).

Gainera, denbora horretan WGA sitema denbora guztian gogorarazten arituko zaigu Windows EZ ORIGINALA dugula!!! Windows-ak utziko digun beste tresna bat aktibazioarena da, nola ez! Oso jatorrak Microsoft-ekoak, ez duzue uste?

 Iturria | ArsTechnica





TB 1-eko disko gogorra

6 10 2006

My Book Pro Edition IIWestern Digital etxeak aurkeztu du My Book Pro Edition II kanpoko disko gogorra. TeraByte 1-eko (1024GB) kapazitatea du liburu itxura izan nahi duen disko honek. Konexio aldetik oso ondo dator, USB, Firewire 400 eta Firewire 800 aukerak eskaintzen baititu.

RAID 0 eta RAID 1 eran lan egiteko prestatuta dator, hori bai, ea nork duen 550$ gastatzeko gogoa. Nik ez behintzat!

Iturria | Übergizmo

Read the rest of this entry »





Sharp-en pantaila experimentala

6 10 2006

Etorkizuneko Sharp-a

Gaurkoak Sharp-en eguna dirudi! Oraingoan ere pantaila baten inguruan idatziko dizuet, baina hau ez dago kaleratuta eta gainera urte batzuk beharko dira hori gertatzeko. 64”-ko pantaila berri bat da, oraingo HD pantailek baino askoz erresoluzio haundiagoa duen pantaila bat alegia. Oraingo HD pantailek 2 milioi pixel dituzte, Sharp-en experimental honek ordea 9 milioi pixel inguru. Erresoluzioa??? Irakurri ondo: 4096×2160 (oraingoen bikoitza)!!!! Tourra ikusteko modukoa alajaina!

 Hori bai, ez dezala inork pentsa horrelako bat erosterik, bestela urte askotan zai egon beharko du eta!!!

Bai, badakit ostirala dela eta iada burua albariñotan beste nonbait dudala, baina berri interesgarria iruditu zait.

Iturria | CNET News.com





Nokia 5500 Sport ExpressMusic

6 10 2006

Nokia 5500 Sport ExpressMusicNokia telefonia etxe finlandiarrak kirolarientzat lehendik zuen 5500 mugikorra eraldatu du eta Nokia 5500 Sport ExpressMusic mugikorra aurkeztu du.

Mugikor hau kirolarientzat pentsatutakoa da, Nike+iPod konbinaketaren antzeko zerbait. Software berezi bat du entrenamentuetan laguntzeko, distantziak etab. kalkulatuz, test-ak eginez, ….

 Ezaugarri gehiago:

  • 2 Megapixel-etako kamara
  • 512 MB-ko microSD txartela
  • Podometroa
  • WMA, MP3, AAC, etab.
  • 262.000 koloretako pantaila
  • 103 gramo
  • Salneurria: 350€

Informazio gehiago: Nokia 5500





Sharp ere HD formatuan

6 10 2006

Sharp Aquos

Sharp etxea ere etorkizunari (Euskal Herrian, zeren leku askotan iada errealitatea da) begira jarri dela dirudi. HD formatuko pantailak kaleratu ditu, 35”-tik 52”-ra bitartekoak.Aquos deituriko modeloak dira eta esan bezala 1080p-tara lan egin dezakete. Gainera, Sharp-ek orain LED diztiratsuagoak erabiltzea erabaki du eta horrela kolore naturalagoak lortzen dituzte.

Beste ezaugarri garrantzitsu bat integratutako 160 GB-ko diska gogorra da, honi esker etxean ez gaudenean gure gustoko programak eta kirol emankizunak grabatu ditzakegu.

Iturria | Gizmologia