Windows Vista pirateriaren aurka

6 10 2006

Windows Vista

Microsft-ek esan duenez Windows Vista-k pirateriaren aurkako sistema berri bat ekarriko du. Horrela, Windows-a instalatu eta 30 egunetara ez bada aktibatu, sistema blokeatuko da. Beraz Windows originala ez duenak ezingo du ia ezer egin. Ia??? Bai, ia, zeren Microsoft-ek erabaki duenez Internet Explorer ordubetez erabili ahal izango dugu (Windows-a Internet bidez erosteko nahikoa denbora dela diote beraiek).

Gainera, denbora horretan WGA sitema denbora guztian gogorarazten arituko zaigu Windows EZ ORIGINALA dugula!!! Windows-ak utziko digun beste tresna bat aktibazioarena da, nola ez! Oso jatorrak Microsoft-ekoak, ez duzue uste?

 Iturria | ArsTechnica


Actions

Information

3 responses

6 10 2006
zabaldu.com

Windows Vista pirateriaren aurka

Windows Vista-k pirateriaren aurkako sistema berria ekarriko du. Esate baterako Internet Explorerraren erabilera ordu bakarrera mugatuko da!

6 10 2006
zapla

Barkatuko didazue fedea galdu izana, baina Bilten lehiopeko nahi gaituzte, ordainduz gero askoz hobeto, baina beti Bilten lehiopean eta begi Bistan.
Antipirateria hausteko pirateria sortuko dute, ez izan zalantzarik : oraindik kopiaezina den sistemarik eta hautsi ezin den hesirik ez da sortu. Hala ere, ordenagailu berri gehienak sistema barruan izango dute, admistrazio publikoa enpresa pribatu asko…
Lasai ez dira gosez hilko. Zer axola die lau pirataren balentriak! Haiek Bistan eta Bilten lehiopean nahi gaituzte, eta inola ere ez pinguinoaren maitale berri bihur gaitezen.

8 10 2006
Kasko

Ni ere Zapla-rekin bat nator, argi dago ez dutela inola ere Linuxero berriak sortzerik nahi eta gosez ez direla hilko ere nahiko garbia da.

Leave a comment