USBACH01

9 10 2006

USBACH01

USB konexio bidez kargatzen diren gero eta gailu gehiago ditugu denok. Arazoak ordea ordenagailurik ez dugunean edota ordenagailuaren beharrik gabe ere argi-indarra jasotzeko ‘entxufe’ gutxi ditugunean agertzen dira. Orain USBACH01 gailuari esker 2 USB gailu kargatu ahal izango ditugu aldi berean edozein argi-indar entxufe erabilita.Salneurria (japonian) 1,270¥ (10€ inguru). 

Iturria | Engadget





GreedTube

9 10 2006

GreedTubeYouTube ezagutzen?? Bai ezta? Ba orain GreedTube atera da, aurrekoaren itxura eta izen ia berdineko webgune bat. Bertan bideoak argitaratu daitezke eta dirua irabazi Google Adsense-ko norberaren ID-a erabilita.

Baina baliteke webgune honek arazoak izatea, bideoak YouTube-n gordetzen baitituzte! Ez dago garbi egiten dutena ondo edo gaizki dagoen, beraiek ez baitute dirurik irabazten.

Iturria | ALT1040