Duela egun gutxi Toshiba etxea izan zen 8GB-ko kapazitatedun SDHC (SD High Capacity)txartelak aurkeztu zituena. Oraingoan ordea Elecom da txartel hauek kaleratuko dituela esan duena.
Elecom-ek aurkeztu duen txartela 4. motakoa da (class4). Zer esan nahi da honekin? Gutxienez 4 MB/s-ko abiadura lortu beharko duela. Elecom-en esanetan 7 MB/s-tara iritsiko da ordea!
Japonian jarri nahi dute urtarrilaren hasieran salgai 259 eurotan.
Iturria | Engadget
Azken iruzkinak