Sony Ericsson W880

16 12 2006

Sony Ericsson W880 aurretik

Filtratutako argazki hauek, nola ez, ez dira ofizialak. Baina Sony Ericsson-en asmoak irudietan agertzen direnak badira, Walkman edizio berria izango da W880 modeloa.

80ko hamarkadara itzulera dirudi honek: botoi txikiak eta egitura metalizatua. Momentuz beltza eta aluminio kolorea bakarrik. Aurrealdean ikusten den kamerak 3G mugikorra izango dela pentsarazten digu. Irudi gehiago <more…>-en ondoren.

Iturria | GizmodoES

Read the rest of this entry »





Wiimote-ak ez aldegiteko sistema

14 12 2006

Wiimote-ak ez aldegiteko sistemaNitendo Wii kontsola berria eskuratu duen zorioneko hoietako bat al zara? Orduan agian ‘Karunga’ deituriko batenĀ soluzioak balioko dizu Wiimote-ak ez aldegiteko.

Uste dut ez duela irudiak inongo adierazpen gehigarririk merezi, ikusi eta norberak atera ditzala bere ondorioak.

Iturria | Looneygamers





JBL Spyro bozgorailuak

14 12 2006

JBL Spyro bozgorailuak

JBL azken aldian kalitate oso oneko bozgorailuak egiteaz gain, hauen diseinu ederrengatik egin da ezaguna. Horaingoan Spyro deituriko bozgorailuak dira horren adibide garbia: lore itxura emanez kalitate goreneko bozgorailuak.

Spyro bozgorailuak 2.1 sistemakoak dira, hau da, 2 ’satelite’ (bozgorailuak) eta subwoofer bat.

Iturria | Xataka
Informazio gehiago | JBL Spyro





Sandisk Sansa FM aukerarekin Europan

13 12 2006

Sansa c200

Askotan gertatzen da zenbait tresna aukera desberdinekin kaleratzea munduko txoko batzuetan. Horren adibide Sandisk-ek egin berri duena: bere Sansa serieko e200 eta c200 musika erreproduktoreei FM irratia entzuteko aukera gehitu die Europarako. Beren esanetan europearrok garrantzi handia ematen omen diogu FM aukerari.

Hilabete honetan bertan hasiko dira saltzen eta 15 euro gehiago balioko dute FM dunek.

Iturria | Xataka





16GB-ko Flash Voyager memoria

13 12 2006

Corsair Flash VoyagerCorsair etxeak 16GB gordetzeko ahalmena duen flash memoria kaleratu du, eta gainera iadanik ohikoa den formatua mantentzea lortu du.

USB 2.0 teknologia erabiliz lotzen da ordenagailura eta 22 MB/seg-etako abiaduran irakurtzen ditu datuak, idatzi aldiz 7 MB/seg -tan.

Salneurria ia 300 euro. Gehiago jakin nahi izanez gero edo beste tamainarenbat nahi izango bazenu: Corsair Flash Voyager.

Iturria | The Inquirer