iPhone, Apple-en mugikorra

10 01 2007

Apple iPhoneMacWorld 2007 ekitaldian Apple etxeak horrenbeste zurrumurru sortu dituen iPhone mugikorra aurkeztu du.

Mac OS X sistema eragilea izango du eta mugikor eta musika/bideo erreproduktore baten funtzioak beteko ditu aldi berean, hau da, mugikor eta iPod Video bat aldi berean.

480×320ko erresoluziodun 3,5”-ko pantaila ‘taktil’ bat izango du. Gainera behatzak erabiliko dira pantailan aukerak egiteko garaian eta ez ’stylus’ bat. Eta bai, behatzak esan dut, aldi bererean leku bat baino gehiagotan sakatu bait daiteke (multi-touch) pantaila. 2 Megapixel-etako argazki kamera eta Bluetooth 2.0 eta WiFi teknologiak ditu.

4 GB eta 8 GB-tako memoriarekin salduko dira, 499$ eta 599$-etan 2 urtetako kontratuarekin batera. Ekainean jarriko dira salgai AEB-n, eta urte amaieran izango ditugu hemen.

Ahaztu gabe: GoogleMap, Safari, eta Widget-ak ere eskainiko ditu!

Irudi gehiago irakurtzen jarraituz gero.

Iturria | Engadget,Engadget
Webgunea | Apple iPhone

Read the rest of this entry »





Vaio XL3, egongelarako ordenagailua

9 01 2007

Sony etxeak Vaio XL3 berria aurkeztu zuen igandean CES ekitaldian. Lehendik zuten XL2-aren ondorengoa izango da. Blue-ray Disc grabatzailea dakar, nola ez Sony etxearena izanda. NTSC eta ATSC sintonizagailuak ditu, 4 txartel irakurgailu, 2 FireWire portu, Ethernet eta HDMI bana, eta S-Video eta konponenteenak.

Sony Vaio XL3

Aipatutakoa gutxi balitz:

  • Intel Core 2 Duo prozesagailua (PUZ)
  • Nvidia GeForce 7600 GTL txartel grafikoa
  • 2 GB RAM memoria
  • 500 GB-tako disko gogorra

Salneurria ere ez da nolanahikoa: 3.300 dolar (2.532 euro inguru).

Konexioen irudia ikusteko jarraitu irakurtzen.

Iturria | Engadget

Read the rest of this entry »





Blu-ray Disc Elkarteak garaipena aldarrikatu du

9 01 2007

Blu-ray discBlu-ray Disc Elkarteak esan duenez HD-DVD formatuari irabazi dio Blu-ray Disc formatuak. Garaipena aldarrikatzeko honako datuak bota dituzte:

  • Milioi bat PlayStation 3 salduta
  • 170 film baino gehiago salmentan
  • 25 konpainia baino gehiago Blu-ray produktuak sortzen

Agian goizegi da garaipena Blu-ray Disc formatuarena dela esateko eta seguruenik 2010. urtera bitarte ez dugu jakingo nor den irabazlea. Hala ere, uste zen baino produktu gehiago agertu dira Blu-ray Disc formatuarentzat.

Iturria | Engadget