MacWorld 2007 ekitaldian Apple etxeak horrenbeste zurrumurru sortu dituen iPhone mugikorra aurkeztu du.
Mac OS X sistema eragilea izango du eta mugikor eta musika/bideo erreproduktore baten funtzioak beteko ditu aldi berean, hau da, mugikor eta iPod Video bat aldi berean.
480×320ko erresoluziodun 3,5”-ko pantaila ‘taktil’ bat izango du. Gainera behatzak erabiliko dira pantailan aukerak egiteko garaian eta ez ’stylus’ bat. Eta bai, behatzak esan dut, aldi bererean leku bat baino gehiagotan sakatu bait daiteke (multi-touch) pantaila. 2 Megapixel-etako argazki kamera eta Bluetooth 2.0 eta WiFi teknologiak ditu.
4 GB eta 8 GB-tako memoriarekin salduko dira, 499$ eta 599$-etan 2 urtetako kontratuarekin batera. Ekainean jarriko dira salgai AEB-n, eta urte amaieran izango ditugu hemen.
Ahaztu gabe: GoogleMap, Safari, eta Widget-ak ere eskainiko ditu!
Irudi gehiago irakurtzen jarraituz gero.
Iturria | Engadget,Engadget
Webgunea | Apple iPhone
Argazki gehiago:






Eta katxarro honen hobena ez dek telefonoa bea, baizik eta Apple-ek eiñ ohi don bezela (ikusi Windows Vista, adibidez), merkadun tendentzi berrik eta konpetentzintzako “inspirazioa” (aurpegi ederrakin kopiatzeko, alegie) ekarriko dittula. Ongietorria bedi.
Ah, aurreneko aldie dek hire blog-en sartzen neokela. Zorionak, lan earra eitten dek.