Google enpresa kaliforniarrak bere web-posta zerbitzua denen eskura jarri du munduko toki askotan. Lehen beste erabiltzaile baten gonbitea jaso behar zen zerbitzua erabili ahal izateko.
Gmail zerbitzuak arrakasta izugarria lortu zuen hasieratik, besteek 10 Mb inguru eskaintzen zuten garaian 1GB eskainiz hasi baitzen martxan. Microsoft, Yahoo eta beste etxe batzuk Gmail-en ahalmenetara inguratzen hasi zirenean ordea, azken honek berriro igo zuen kapazitatea 2 GB-tara eta gainera egunero gora eta gora doa.
Beraz milioika erabiltzaile dituen web-posta zerbitzua doan izango da edonorentzat (momentuz, Europa, Afrika, Brasil eta Ekialde Ertainean).
Uste baino gehiago kosta zaio, baino Microsoft etxeak kaleratu du bere sistema eragile berria: Windows Vista. Erabiltzaile arruntentzat urtarrilaren 30ean kaleratu zen, nahiz eta 2006ko azaroan jarri zuten beraiekin hitzarmena zuten enpresen eskura.
Azken iruzkinak