Microsoft-eko iturri baten arabera konpainiak bere bilatzaile Windows Live Search aupatu nahi du. Datorren urtean egin nahi dute hori, eta marka ezagutaraztea da helburua. Arrazoia? Live hitzak ez omen du uste zuten arrakasta.
Iturriaren arabera izen berria dagoeneko erabakita omen dago, baina Microsoft barneko gutxi batzuk bakarrik dakite; gainera oraindik aldatzeko aukera ere ba omen dago. Izen edo marka berri hori Kumo izango omen da, laino edo armiarma-sarea japonieraz.
Live.com helbidetik aldenduko den zurrumurrua dago, horrela, Live.com-en ordez webgune berri bat erabiliko litzateke bilatzailearentzat.
Iturria | TechCrunch
Azken iruzkinak