Lleida.net –ek kontratuak SMS bidez sinatzeko sistema kaleratu berri du. Transakzio elektronikoak eta kontratuak sinatu litezke SMS bidez. Enpresen arteko transakzio eta kontratuetan denbora aurrezpen handia da hau, baita pertsonen arteko beste edozein kasutan ere. Kontratua onartzeko, nahikoa izango da SMS bat bidaltzea zenbaki konkretu batetara eta berehala kontratua sinatuta egongo da. Lege aldetik ere dena begiratuta dago eta eskuzko sinaduraren balio berdina du. Gainera web bidez sinatu den data eta orduarekin ziurtagiria inprimatzeko aukera dago.
Oso sistema erosoa da eta Sisco Sapena, enpresako zuzendari exekutiboak dioen bezala, “Internet jendearen %50ak dauka, baina mugikorra mundu guztiak”.
Iturria | Silicon NEWS
Azken iruzkinak