Zuetako asko agian konturatuko zineten, baina YouTube webguneak bere bideoen formatua aldatu du. Orain 16:9-an daude bideo guztiak, hau da, Widescreen deritzon formatuan (gaur egungo telebista ia denak bezala). ETB-3 ikusten duzuenok aukera izango zenuten formatu honekin esperimentatzeko, baita duela aste bete ingurutik ETB-1ean ere kiroletan.
YouTube-n lehendik dauden bideoak (4:3 formatuan zeudenak, ez denak), 16:9 tamainako edukian sartu behar direnez, alboetan 2 zutabe beltz jarrita ikusiko ditugu:
Webgunea | Youtube
Garai ederrean datoz Youtube-koak honekin! Ez dakit zertan egon diren denbora galtzen: orain ea Vimeo eta konpainiak eramandako jendea nola bereganatzen duten.
Nik orain dela pare bat hilabete egin nuen aldaketa Youtube-tik Vimeo-ra, eta aaaasssskoz hobe nabil orain: 16:9an, HDarekin, interface garbiagoa, … nere ustez politagoa ere bada.
P.D.- Ongi etorri bueltan.
Askotan gertatzen dena da hori, “supremazia” edo besteen gainetiko egoeran dauden enpresa eta zerbitzu asko ez dira beren aurkariak bezain azkar berritzen. Nik uste bezeroak edo erabiltzaileak galtzeko beldurrak eraginda.
Uste dut Viemo-k bezalaxe, HDa bereala jarriko dutela Youtuben ere.
Ahh, eta eskerrik asko ongi etorriagatik.